domingo, 26 de junio de 2011

TEKNOLOGIA BERRIEN INGURUKO JARDUNALDI INTERESGARRIAK



Hona hemen hezkuntzan aplikagarriak diren Teknologia Berrien inguruan mintzatzen diren jardunaldien zerrenda. Bakoitzaren link-a sakatuz gero, informazioa zuen eskura izango duzue.




EZ AL ZARA ORAINDIK HORRELAKOETARA APUNTATU??


PIC2PUZ


HELBURU HEZITZAILEA:

Fitxak banan banan baino mugitu ezin daitezkeen puzzleak sortzeko balio du Pic2puz programa. Kokapen espazialaren inguruko hobekuntza eta irudiak bakoitzaren buruan irudikatzeko kapazitatea ahalbidetzea izan daitezke helburuetako batzuk. Jigsaw Planet programarekin alderatuta, Pic2puz programak puzzle zailagoak sortzen dituela esan genezake, ze fitxa mugitu behar dugun eta zein ordenetan burutu behar ditugun mugimenduak erabaki beharko baitugu horrelako puzzleei aurre egiteko.
LANDUTAKO GAITASUNAK:

Teknologi berrien maneiuan trebatzeaz gain, erabaki prozesuan hobekuntzak izateko baliagarria izan daitekeen programa baten aurrean gaude. Horrela, ikasleek, beraien irudimena lantzeaz gain, nolabaiteko planifikazioa egin beharko dute era honetako puzzle baten aurrean garaile izateko. 
NORI ZUZENDUA:

Lehen hezkuntzako eta hemendik aurreragoko ikasle edota irakasleentzat aproposa den programa baten aurrean gaudela esan daiteke. Ikasleak, puzzleak egiten edo behin egindakoekin jolastu daitezke. Irakasleei aldiz, beraiek landu nahi dituzten kontzeptuak beste era batean lantzeko kapazitatea izatea eskaintzen die.

ABANTAILAK:

Oso erreza da erabiltzea, minutu batean nahi dugun irudiaren puzzlea egina izango dugularik inolako arazorik gabe. Gainera, puzzleak guk sortzen ditugunez, erositako puzzleen kopurua murriztu dezakegu, horrek dakarren onura ekonomikoarekin.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet.


Hona hemen Pic2puz programan aritzeko bideotutoriala


Watch live streaming video from esbew at livestream.com

JIGSAW PLANET



HELBURU HEZITZAILEA:

Nahi dugun puzzlea sortzeko balio digu Jigsaw Planet programa. Beraz, kokapen espaziala lantzeko oso tresna baliagarria izan daitekeela esan genezake, puzzle normalak erabiltzeaz gain, orain guk sorturiko puzzleak erabili baititzake ikasleak. Gainera, programa erabiltzea oso erreza denez, ikasleek ere euren puzzleak sor ditzakete, horrela bere kideekin partekatzeko.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Teknologi berrien maneiuan trebatzea ahalbidetzen duen programa baten aurrean gaude. Horretaz gain, ohiko puzzleak eratzean sortzen den moduan, ikasleen kokapen espaziala eta irudimena landuko ditugu.

NORI ZUZENDUA:

Edozein ikasle edota irakasleentzat aproposa den programa baten aurrean gaudela esan daiteke. Ikasleak, puzzleak egiten edo behin egindakoekin jolastu daitezke. Irakasleei aldiz, beraiek landu nahi dituzten kontzeptuak beste era batean lantzeko kapazitatea izatea eskaintzen die.

ABANTAILAK:

Erabiltzen oso erreza den programa baten aurrean egonik, edozein eta edozertarako erabil dezakegun programa baten aurrean gaudela esan genezake. Gainera, puzzleak guk sortzen ditugunez, erositako puzzleen kopurua murriztu dezakegu, horrek dakarren onura ekonomikoarekin.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet.

Hona hemen Jigsaw Planet programan aritzeko bideotutoriala

Watch live streaming video from esbew at livestream.com

ESKOLA 2.0 inguruan

Eskola 2.0 azken boladan etengabe entzun dugun hitzetako batean bilakatu zaigula esan genezake. Baina, zer da Eskola 2.0  delakoa? Zein da hori aurrera eramateko eman beharreko pausuak?

Hona hemen honen inguruan argibide gehiago luzatuko dizkigun gunea:

Teknologi berriak eta Irakurmen ulermena...



Sarritan, irakurmenaren eta teknologia berrien artean iskanbilak sortzen direla esan daiteke, dena den, badirudi baliabide teknologiko ezberdinak erabilita irakurmenaren ulermenean aurrerapausoak eman daitezkeela...

Hona hemen aipaturikoaz mintzatzen den gunea:


sábado, 25 de junio de 2011

SCRATCH

Conoce más sobre este proyecto


HELBURU HEZITZAILEA:

Scratch bitartekoaren bitartez, nahi ditugun jolasak edo ariketak burutu daitezke. Honela, gure ikasleei nahi ditugun jarduerak proposatuko dizkiegu, guk eraturiko jolas edo ariketa baten bitartez. Hori horrela izanda, nahi dugun ikasmateriaren inguruko jakintzak bereganatzea ahalbidetuko diegu ikasleei. Gainera, ikasleei programaren maneiuan trebatzeko aukera luzatuz gero, beraien irudimena eta teknologiarekin trebakuntza garatzea lortu genezake.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Irakasleek sortutako jolasak izanda nahi ditugun gaitasunak garatu ditzazkegu. Ikasleei programaren maneiuan trebatzeko aukera luzatuz gero, ikasleen sormen kapazitatea garatu genezake, eta inolako dudarik gabe, teknologien munduan trebatzeko gaitasuna ere gara genezake.

NORI ZUZENDUA:

Lehen esan bezala, irakasleak egindako programa baldin bada, edozein ikasleentzako aproposak izan daitezkeen jolasak sortu daitezke. Ikasleak maneiatzeko aldiz, helduagoak izan beharko liratekeela uste dut, hasieran batez ere nahiko zaila delako programan murgiltzea.

ABANTAILAK:

Nahi dugun ikasmateriaren inguruko gaitasunak garatu daitezke. Gainera, ikasleentzako oso motibagarriak izan daitezkeen klaseak eraman genitzake aurrera, horrela, ikasleak ia konturatu gabe ikasten egotea lortu genezakeelarik.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet

Hona hemen Scratch programan aritzeko bideotutoriala

Watch live streaming video from esbew at livestream.com

BALIABIDE BILTEGIA

Hemen ageri den web gune honen bitartez, hainbat baliabide ezberdin ezagutu daitezke:
Cuaderno intercultural

Koaderno, liburu eta plublikazio digitalen sortzaileak
1. Cuadernia online
2. Tikatok
3. Story Jumper
4. Letterpop
5. Pancho y la máquina de hacer cuentos
6. Calaméo
7. Scribd
8. Issuu
9. Mixbook:
10. Taar Heel Reader:
11. Class Tools

Webquest eta altxor bilatzaileen sortzaileak
1. 1,2,3 tu WebQuest
2. 1, 2, 3, tu Caza en la Red,
3. Filamentality
4. Zunal.com

Galdeketa eta ariketen sortzaileak
1. Autoebaluazioak (4Teachers)
2. Ordua ikasteko (Mamut Matemáticas)
3. The Game-O-Matic
4. Puzzlemaker
5. Testuak hutsuneekin
6. Crossword Puzzle Games
7. edHelper.com
8. MyStudiyo,
9. Quizbox.
10. Hizki zopak ingelesez (abcteach)
11. Photosoup
12. Ariketak ingelesez (abcteach)
13. “Worksheets” Generadores (ESL-Kids.com)
14. Thatquiz
15. Ariketa matematikoak Worksheet Works
16. Gurutzegramak
17. Kubbu
18. ESLvideo

Hizki zopak eta hiztegi txartelak egiteko sortzailea
1. Flashcard Exchange
2. Generador de diccionarios multilingües de UniLang .
3. Hiztegi txartelak (Class Tools)
4. Wordsmyth Glossarymaker
5. Quizlet
6. “Worksheets” Generadores (ESL-Kids.com).
7. Flashcards generator (ESL-Kids.com).
8. Generador de sopas de letras Vindel.
9. Worksheet Works
10. Photosoup
11. Jeroglifikoak (GenMàgic)
12. Hizki zopak online (Deckerix)
13. Puzzle maker
14. “Worksheets” Generadores (ESL-Kids.com)
15. Thatquiz
16. Izki zopak ingelesez (abcteach)

Mapa kontzeptual eta denbora lerroak egiteko sortzaileak
1. Preceden
2. Xtimeline
3. Dipity
4. AllofMe
5. ClassTools.net
6. Draw Anywhere
7. Mindomo
8. Wikimindmap
9. Mind42
10. Mindmeister
11. Bubbl.us
12. WiseMapping
13. Think
14. Genoom


Bideo eta posterren sortzaileak
1. Automotivator
2. Motivator
3. Find your language
4. Glogster
5. Scrapblog
6. Block Posters
7. Poster sortzailea (abcteach)
8. Zinema poster sortzaileak

Mosaiko eta puzzle-en sortzaileak
1. Baco
2. Image Mosaic Generator
3. Pic2puz
4. PicSlice

Komiks eta marrazki bizidunak egiteko sortzaileak
1. CreaComics (GenMàgic)
2. Stripgenerator
3. Comicjuice
4. Comiqs
5. Mytoons, Toondoo, Comicstripgenerator
6. Witty Comics
7. Pikikids
8. Bitstrips
9. Comeeko
10. Pixton
11. Go! Animate
12. Generador de cuentos de GenMàgic
13. Comic Master
14. Dvolver moviemaker
15. Xtranormal
16. Fuzzwich
17. Comic Creations

Kartograma eta mapa geografikoak egiteko sortzaileak
1. Printable world map
2. Xpeditions Atlas
3. Generador de mapas USGS
4. UMapper
5. Worldmapper
6. Show World
7. Generador de mapas de Worksheet Works
8. Up2Maps
9. YourGmap
10. CommunityWalk

Beste sortzaileak: Mahai jokoak, musika, grafikoak, laberintoak, anagramak, etab.
1. FooPlot
2. Generador de laberintos para imprimir (Olesur.com).
3. Generadores de juegos de juegos educativos en flash de Class Tools
4. Myoats
5. Free Nature Sounds
6. Dynamic Paper

SEKUENTZI DIDAKTIKOA

Burutuko dudan sekuentzi didaktikoa, mahaia zelan jarri galderari erantzuteko baliagarria izango da. Honen bidez, ikasleak euren etxeetan mahaia jartzen ikasiko dute, beraien familientzako onuragarria izango delarik horrelako ekintza ikasteak.
BEHARREZKO MATERIALA:

Mahaia jartzeko, honakoak izan beharko ditugu gure eskura:
      -Mahai-zapia
      -Ahozapia
      -Jateko tresnak (sardexka, labana eta koilara)
      -Platerak
      -Edalontziak

ERABILITAKO ERREKURTSOAK:

Tutoriala egiteko, bideoa grabatzen duen argazki kamera, ordenagailua eta internet erabili dut. Interneten bideoa kokatzeko, Youtube plataforma erabilita igo dut sarera.

HELBURUAK:

    -Mahaia pausuz pausu zelan jartzen den ikastea
    -Etxean mahaia jartzen eta beste etxeko lan batzuk egiten ohitzea

GAITASUNAK:

   -Mahaia behar bezala jartzeko gaitasuna bultzatzen da
   -Etxean laguntza ematearen balorea piztea ere bilatzen da

EMAN BEHARREKO PAUSUAK:

   -Mahai zapia mahai gainean luzatu eta behar bezala kokatu
   -Jango duten pertsonen kopuruaren araberako plater kopurua mahai zapiaren gainean kokatu
   -Plateren alboetan ahozapiak jarri
   -Plateren aurreko aldean edalontziak kokatu
   -Plateren alboetan jateko tresnak kokatu
   -Eskuinaldean koilara eta labana
   -Ezkerraldean sardexka

EBALUAZIOA / ERRUBRIKA:

Hona hemen mahaia zelan jartzen duen azaltzen duen bideoa

MINDOMO

Behean dagoen Mindomoa hobeto behatzeko, link hau sakatu dezakegu:
HELBURU HEZITZAILEA:

Mapa kontzeptualak burutzeko balio du Mindomo programa, eta hori dela eta oso tresna erabilgarria izan daiteke hezkuntzan. Bai ikasle, baita irakasleentzako ere baliagarria den tresna baten aurrean gaude. Izan ere, mapa kontzeptualen eraketa guztiontzako onuragarria izan daiteke, landu nahi ditugun kontzeptuak era argi batean azalduko zaizkigularik begirada batez ikusi daitekeen mapan. Informazioa antolatzeko baliagarria izan daitekeenez, ikasmateria ezberdinak garatzeko tresna egokia izan daiteke.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Ikasleak, mapa kontzeptualen eraketan trebatzeaz gain, teknologi berrien inguruko gaitasunak ere bereganatuko dituzte Mindomo programa erabilita. Nahi ditugun kontzeptuak koka ditzakegunez, argi geratzen da edozein gai lantzeko baliagarria izan daitekeela.

NORI ZUZENDUA:

Edozein ikasle edota irakasleentzat aproposa den programa baten aurrean gaudela esan daiteke. Ikasleak, mapa kontzeptualen eraketan trebatzea ahalbidetzen du, eta irakasleentzako, ikasleak erabilgarri izango dituzten mapa kontzeptual erakargarrien eraketan lagunduko du. Horrela, bientzako oso baliagarria den tresna baten aurrean gaude.

ABANTAILAK:

Normalean mapa kontzeptualak egiten ikasteak arazoak sortu ohi ditu ikasleengan, sarritan kokapen espazialari dagokionez ez baitute jakiten oso ondo kontzeptuak non kokatu behar dituzten. Mindomo programari esker, arazo honi aurre egiteko aukera izango dugu, eta ikasleak mapa kontzeptualen eraketan trebatzen joatea ahalbidetuko du, geroago, inolako programarik gabe beraien mapa kontzeptualak eratzeko kapazitatea lor dezaten. Irakasleentzako ere oso baliagarria izan daiteke, edozein ikasgai aurrera eramateko tresna izan daitekeelako

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet.


Hona hemen Mindomo programan aritzeko bideotutoriala

Watch live streaming video from esbew at livestream.com

MINDOMO

0%'>

viernes, 24 de junio de 2011

PIXTON


HELBURU HEZITZAILEA:

Pixton programaren bitartez, komiki birtualak sortu daitezke. Horrela, komikiak ikasteko tresna bezala hartuta, arlo ezberdinen inguruko jakintzak barnera ditzakete ikasleak. Ikasleen motibazioa piztuko dugulakoan nago, izan ere, komikiak euren denbora librearen zati izan ohi dira, eta horrelakoak klase barrura ekartzeak beraientzako erakargarria suerta daiteke.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Ikasleen komiki bidezko adierazpena landu daiteke, horrela beste mota bateko komunikazio idatzian trebatuz. Horrez gain, teknologi digitalean murgiltzeko abilezia ere gara daiteke Pixton programaren bitartez.

NORI ZUZENDUA:

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago, batez ere arratoiaren maneiuan apur bat trebatua izatea eskatzen duelako programak (pertsonaien keinuak eta horrelakoak islatzeko batez ere). Dena den, irakasle bezala, edozein adinetarako aproposa litzateke, geure ikasmateriak ikasleei luzatzeko beste bide bat balitz bezala tratatu dezakegularik.

ABANTAILAK:

Landu nahi dugun gaia komiki baten bidez lantzeko aukera izatea… hori esanda uste dut nahikoa dela. Ikasleentzako, komikiak, arte eta beraien denbora librearekin erlazionatzen duten tresna dela esan daiteke. Gauzak horrela, beraien denbora librearekin zerikusia daukan errekurtso bat klase barrura ekartze, beraientzako erakargarria izan daitekeelakoan nago.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet


Hona hemen Pixton programan aritzeko bideotutoriala




Watch live streaming video from esbew at livestream.com

LIVESTREAM PROCASTER

HELBURU HEZITZAILEA:


Programa hau erabilita, gure klasea telebista saio bat izango balitz bezala eraman genezake aurrera; zuzenean egiten dena edo aldez aurretik emititurikoa. Haurrak, beraien azalpenak egiteko tresna paregabea da, eta nahi bezala egin ditzakete azalpenak, ordenagailuaren pantailan azaltzen dena soilik emitituz, edota kamera bat erabiliz beraiek nahi dutena besteei luzatuz.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Teknologi berriekin aritzeko gaitasuna garatzeaz gain, beraien hitzezko azalpenak ageri diren momentu beretik komunikazio gaitasuna garatzea ere ahalbidetuko zaie programa honen bitartez. Horrela, beraien azalpenak ematen dituztenean errepikatzen diren akats ohikoenei so egiteko aukera izango dute, eta hori hobetzeko bidea izan daitekeela ere esan genezake.

NORI ZUZENDUA:

Lehen Hezkuntzako edozein haurrek landu dezakete Livestream programa, baina dena den, nahiz eta programa erabiltzeko zailtasunak izango dituzten, haur hezkuntzako ikasleekin ere ariketak egin genitzake programa honekin, irakasleak grabaturik eta gero grabaturikoa klase aurrean igorriz esaterako.

ABANTAILAK:

Klase aurrean egiten dituzten hainbat aurkezpen egiteko bidea izan daiteke Livestream. Honela, gaian lantzen dituzten gaitasunak eskuratzeaz gain, teknologi berrien munduko gaitasunak ere eskuratzeko aukera izango dute. Egindako bideoak, nahi dugunerako erabili daitezke, antzerki baten aurkezpena egiteko, telebista kate bat sortzeko, natur zientzien inguruko gai bat azaltzeko… Gaineara, lehen esan dugun moduan, hitzezko komunikazioa sartzen den unetik, komunikazio gaitasuna lantzeko tresna ere izan daiteke, sarritan burutzen ditugun hanka sartzeei konponbidea bilatzeko tresna paregabea izan daitekeelarik.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua, Internet, Livestream Procaster , Kamera (ez beti) eta Mikrofonoa.


Hona hemen Livestream Procaster programan aritzeko bideotutoriala

Watch live streaming video from esbew at livestream.com

jueves, 23 de junio de 2011

VOKI


HELBURU HEZITZAILEA:

Bitarteko honen bitartez, umeen interesa piztuko dugulakoan nago, azken finean hauen motibazioa suspertuz. Honela, aspergarriak izan daitezkeen azalpenei nolabaiteko bizitasuna ematea lortuko dugu, eta umeei zelan erabiltzen den erakutsiz gero, beste hainbat arlotako ikasmateriak euren ikaskideei azaltzeko tresna paregabea luzatuko diegu.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Komunikaziorako gaitasuna, eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dira besteak beste.

NORI ZUZENDUTA:

Ordenagailia erabiltzen dakien edozein ikasleentzat, eta edozein ikasmateria lantzeko egokia izan daiteke, ikusi dugunez nahi duguna azaldu baitezake sortutako pertsonaia.

ABANTAILAK:

Aukeratzen dugun pertsonaiak, guk nahi duguna esango du hainbat hizkuntzatan. Horrela, gai ezberdinetako arloak jorratu daitezke arazo handirik gabe. Gainera, programan trebatzeko ez da inolako aurre ezagupenik behar, oso intuitiboa baita bere funtzionamendua.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta internet.


Hona hemen Voki programan aritzeko bideotutoriala