HELBURU HEZITZAILEA:
Programa hau erabilita, gure klasea telebista saio bat izango balitz bezala eraman genezake aurrera; zuzenean egiten dena edo aldez aurretik emititurikoa. Haurrak, beraien azalpenak egiteko tresna paregabea da, eta nahi bezala egin ditzakete azalpenak, ordenagailuaren pantailan azaltzen dena soilik emitituz, edota kamera bat erabiliz beraiek nahi dutena besteei luzatuz.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Teknologi berriekin aritzeko gaitasuna garatzeaz gain, beraien hitzezko azalpenak ageri diren momentu beretik komunikazio gaitasuna garatzea ere ahalbidetuko zaie programa honen bitartez. Horrela, beraien azalpenak ematen dituztenean errepikatzen diren akats ohikoenei so egiteko aukera izango dute, eta hori hobetzeko bidea izan daitekeela ere esan genezake.
NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako edozein haurrek landu dezakete Livestream programa, baina dena den, nahiz eta programa erabiltzeko zailtasunak izango dituzten, haur hezkuntzako ikasleekin ere ariketak egin genitzake programa honekin, irakasleak grabaturik eta gero grabaturikoa klase aurrean igorriz esaterako.
ABANTAILAK:
Klase aurrean egiten dituzten hainbat aurkezpen egiteko bidea izan daiteke Livestream. Honela, gaian lantzen dituzten gaitasunak eskuratzeaz gain, teknologi berrien munduko gaitasunak ere eskuratzeko aukera izango dute. Egindako bideoak, nahi dugunerako erabili daitezke, antzerki baten aurkezpena egiteko, telebista kate bat sortzeko, natur zientzien inguruko gai bat azaltzeko… Gaineara, lehen esan dugun moduan, hitzezko komunikazioa sartzen den unetik, komunikazio gaitasuna lantzeko tresna ere izan daiteke, sarritan burutzen ditugun hanka sartzeei konponbidea bilatzeko tresna paregabea izan daitekeelarik.
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, Internet, Livestream Procaster , Kamera (ez beti) eta Mikrofonoa.
Hona hemen Livestream Procaster programan aritzeko bideotutoriala
Watch live streaming video from esbew at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario