domingo, 26 de junio de 2011

JIGSAW PLANET



HELBURU HEZITZAILEA:

Nahi dugun puzzlea sortzeko balio digu Jigsaw Planet programa. Beraz, kokapen espaziala lantzeko oso tresna baliagarria izan daitekeela esan genezake, puzzle normalak erabiltzeaz gain, orain guk sorturiko puzzleak erabili baititzake ikasleak. Gainera, programa erabiltzea oso erreza denez, ikasleek ere euren puzzleak sor ditzakete, horrela bere kideekin partekatzeko.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Teknologi berrien maneiuan trebatzea ahalbidetzen duen programa baten aurrean gaude. Horretaz gain, ohiko puzzleak eratzean sortzen den moduan, ikasleen kokapen espaziala eta irudimena landuko ditugu.

NORI ZUZENDUA:

Edozein ikasle edota irakasleentzat aproposa den programa baten aurrean gaudela esan daiteke. Ikasleak, puzzleak egiten edo behin egindakoekin jolastu daitezke. Irakasleei aldiz, beraiek landu nahi dituzten kontzeptuak beste era batean lantzeko kapazitatea izatea eskaintzen die.

ABANTAILAK:

Erabiltzen oso erreza den programa baten aurrean egonik, edozein eta edozertarako erabil dezakegun programa baten aurrean gaudela esan genezake. Gainera, puzzleak guk sortzen ditugunez, erositako puzzleen kopurua murriztu dezakegu, horrek dakarren onura ekonomikoarekin.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet.

Hona hemen Jigsaw Planet programan aritzeko bideotutoriala

Watch live streaming video from esbew at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario