domingo, 26 de junio de 2011

PIC2PUZ


HELBURU HEZITZAILEA:

Fitxak banan banan baino mugitu ezin daitezkeen puzzleak sortzeko balio du Pic2puz programa. Kokapen espazialaren inguruko hobekuntza eta irudiak bakoitzaren buruan irudikatzeko kapazitatea ahalbidetzea izan daitezke helburuetako batzuk. Jigsaw Planet programarekin alderatuta, Pic2puz programak puzzle zailagoak sortzen dituela esan genezake, ze fitxa mugitu behar dugun eta zein ordenetan burutu behar ditugun mugimenduak erabaki beharko baitugu horrelako puzzleei aurre egiteko.
LANDUTAKO GAITASUNAK:

Teknologi berrien maneiuan trebatzeaz gain, erabaki prozesuan hobekuntzak izateko baliagarria izan daitekeen programa baten aurrean gaude. Horrela, ikasleek, beraien irudimena lantzeaz gain, nolabaiteko planifikazioa egin beharko dute era honetako puzzle baten aurrean garaile izateko. 
NORI ZUZENDUA:

Lehen hezkuntzako eta hemendik aurreragoko ikasle edota irakasleentzat aproposa den programa baten aurrean gaudela esan daiteke. Ikasleak, puzzleak egiten edo behin egindakoekin jolastu daitezke. Irakasleei aldiz, beraiek landu nahi dituzten kontzeptuak beste era batean lantzeko kapazitatea izatea eskaintzen die.

ABANTAILAK:

Oso erreza da erabiltzea, minutu batean nahi dugun irudiaren puzzlea egina izango dugularik inolako arazorik gabe. Gainera, puzzleak guk sortzen ditugunez, erositako puzzleen kopurua murriztu dezakegu, horrek dakarren onura ekonomikoarekin.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet.


Hona hemen Pic2puz programan aritzeko bideotutoriala


Watch live streaming video from esbew at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario