sábado, 25 de junio de 2011

MINDOMO

Behean dagoen Mindomoa hobeto behatzeko, link hau sakatu dezakegu:
HELBURU HEZITZAILEA:

Mapa kontzeptualak burutzeko balio du Mindomo programa, eta hori dela eta oso tresna erabilgarria izan daiteke hezkuntzan. Bai ikasle, baita irakasleentzako ere baliagarria den tresna baten aurrean gaude. Izan ere, mapa kontzeptualen eraketa guztiontzako onuragarria izan daiteke, landu nahi ditugun kontzeptuak era argi batean azalduko zaizkigularik begirada batez ikusi daitekeen mapan. Informazioa antolatzeko baliagarria izan daitekeenez, ikasmateria ezberdinak garatzeko tresna egokia izan daiteke.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Ikasleak, mapa kontzeptualen eraketan trebatzeaz gain, teknologi berrien inguruko gaitasunak ere bereganatuko dituzte Mindomo programa erabilita. Nahi ditugun kontzeptuak koka ditzakegunez, argi geratzen da edozein gai lantzeko baliagarria izan daitekeela.

NORI ZUZENDUA:

Edozein ikasle edota irakasleentzat aproposa den programa baten aurrean gaudela esan daiteke. Ikasleak, mapa kontzeptualen eraketan trebatzea ahalbidetzen du, eta irakasleentzako, ikasleak erabilgarri izango dituzten mapa kontzeptual erakargarrien eraketan lagunduko du. Horrela, bientzako oso baliagarria den tresna baten aurrean gaude.

ABANTAILAK:

Normalean mapa kontzeptualak egiten ikasteak arazoak sortu ohi ditu ikasleengan, sarritan kokapen espazialari dagokionez ez baitute jakiten oso ondo kontzeptuak non kokatu behar dituzten. Mindomo programari esker, arazo honi aurre egiteko aukera izango dugu, eta ikasleak mapa kontzeptualen eraketan trebatzen joatea ahalbidetuko du, geroago, inolako programarik gabe beraien mapa kontzeptualak eratzeko kapazitatea lor dezaten. Irakasleentzako ere oso baliagarria izan daiteke, edozein ikasgai aurrera eramateko tresna izan daitekeelako

BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua eta Internet.


Hona hemen Mindomo programan aritzeko bideotutoriala

Watch live streaming video from esbew at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario