HELBURU HEZITZAILEA:
Pixton programaren bitartez, komiki birtualak sortu daitezke. Horrela, komikiak ikasteko tresna bezala hartuta, arlo ezberdinen inguruko jakintzak barnera ditzakete ikasleak. Ikasleen motibazioa piztuko dugulakoan nago, izan ere, komikiak euren denbora librearen zati izan ohi dira, eta horrelakoak klase barrura ekartzeak beraientzako erakargarria suerta daiteke.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Ikasleen komiki bidezko adierazpena landu daiteke, horrela beste mota bateko komunikazio idatzian trebatuz. Horrez gain, teknologi digitalean murgiltzeko abilezia ere gara daiteke Pixton programaren bitartez.
NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago, batez ere arratoiaren maneiuan apur bat trebatua izatea eskatzen duelako programak (pertsonaien keinuak eta horrelakoak islatzeko batez ere). Dena den, irakasle bezala, edozein adinetarako aproposa litzateke, geure ikasmateriak ikasleei luzatzeko beste bide bat balitz bezala tratatu dezakegularik.
ABANTAILAK:
Landu nahi dugun gaia komiki baten bidez lantzeko aukera izatea… hori esanda uste dut nahikoa dela. Ikasleentzako, komikiak, arte eta beraien denbora librearekin erlazionatzen duten tresna dela esan daiteke. Gauzak horrela, beraien denbora librearekin zerikusia daukan errekurtso bat klase barrura ekartze, beraientzako erakargarria izan daitekeelakoan nago.
BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua eta Internet
Hona hemen Pixton programan aritzeko bideotutoriala
Watch live streaming video from esbew at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario