HELBURU HEZITZAILEA:
Bitarteko honen bitartez, umeen interesa piztuko dugulakoan nago, azken finean hauen motibazioa suspertuz. Honela, aspergarriak izan daitezkeen azalpenei nolabaiteko bizitasuna ematea lortuko dugu, eta umeei zelan erabiltzen den erakutsiz gero, beste hainbat arlotako ikasmateriak euren ikaskideei azaltzeko tresna paregabea luzatuko diegu.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Komunikaziorako gaitasuna, eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dira besteak beste.
NORI ZUZENDUTA:
Ordenagailia erabiltzen dakien edozein ikasleentzat, eta edozein ikasmateria lantzeko egokia izan daiteke, ikusi dugunez nahi duguna azaldu baitezake sortutako pertsonaia.
ABANTAILAK:
Aukeratzen dugun pertsonaiak, guk nahi duguna esango du hainbat hizkuntzatan. Horrela, gai ezberdinetako arloak jorratu daitezke arazo handirik gabe. Gainera, programan trebatzeko ez da inolako aurre ezagupenik behar, oso intuitiboa baita bere funtzionamendua.
ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua eta internet.
No hay comentarios:
Publicar un comentario