HELBURU HEZITZAILEA:
Scratch bitartekoaren bitartez, nahi ditugun jolasak edo ariketak burutu daitezke. Honela, gure ikasleei nahi ditugun jarduerak proposatuko dizkiegu, guk eraturiko jolas edo ariketa baten bitartez. Hori horrela izanda, nahi dugun ikasmateriaren inguruko jakintzak bereganatzea ahalbidetuko diegu ikasleei. Gainera, ikasleei programaren maneiuan trebatzeko aukera luzatuz gero, beraien irudimena eta teknologiarekin trebakuntza garatzea lortu genezake.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Irakasleek sortutako jolasak izanda nahi ditugun gaitasunak garatu ditzazkegu. Ikasleei programaren maneiuan trebatzeko aukera luzatuz gero, ikasleen sormen kapazitatea garatu genezake, eta inolako dudarik gabe, teknologien munduan trebatzeko gaitasuna ere gara genezake.
NORI ZUZENDUA:
Lehen esan bezala, irakasleak egindako programa baldin bada, edozein ikasleentzako aproposak izan daitezkeen jolasak sortu daitezke. Ikasleak maneiatzeko aldiz, helduagoak izan beharko liratekeela uste dut, hasieran batez ere nahiko zaila delako programan murgiltzea.
ABANTAILAK:
Nahi dugun ikasmateriaren inguruko gaitasunak garatu daitezke. Gainera, ikasleentzako oso motibagarriak izan daitezkeen klaseak eraman genitzake aurrera, horrela, ikasleak ia konturatu gabe ikasten egotea lortu genezakeelarik.
BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua eta Internet
Hona hemen Scratch programan aritzeko bideotutoriala
Watch live streaming video from esbew at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario