Burutuko dudan sekuentzi didaktikoa, mahaia zelan jarri galderari erantzuteko baliagarria izango da. Honen bidez, ikasleak euren etxeetan mahaia jartzen ikasiko dute, beraien familientzako onuragarria izango delarik horrelako ekintza ikasteak.
BEHARREZKO MATERIALA:Mahaia jartzeko, honakoak izan beharko ditugu gure eskura:
-Mahai-zapia
-Ahozapia -Jateko tresnak (sardexka, labana eta koilara)
-Platerak
-Edalontziak
Tutoriala egiteko, bideoa grabatzen duen argazki kamera, ordenagailua eta internet erabili dut. Interneten bideoa kokatzeko, Youtube plataforma erabilita igo dut sarera.
HELBURUAK:
-Mahaia pausuz pausu zelan jartzen den ikastea
-Etxean mahaia jartzen eta beste etxeko lan batzuk egiten ohitzea
GAITASUNAK:
-Mahaia behar bezala jartzeko gaitasuna bultzatzen da
-Etxean laguntza ematearen balorea piztea ere bilatzen da
EMAN BEHARREKO PAUSUAK:
-Mahai zapia mahai gainean luzatu eta behar bezala kokatu
-Jango duten pertsonen kopuruaren araberako plater kopurua mahai zapiaren gainean kokatu
-Plateren alboetan ahozapiak jarri
-Plateren aurreko aldean edalontziak kokatu
-Plateren alboetan jateko tresnak kokatu
-Eskuinaldean koilara eta labana
-Ezkerraldean sardexka
EBALUAZIOA / ERRUBRIKA:
Hona hemen mahaia zelan jartzen duen azaltzen duen bideoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario